Bideoak.

Eskolan

Igor Yebraren Dantza eta Koreografiaren Eskolaren 2017/2018ko ikasturtearen hasierako bideoak. Bilbao, 2017

Pipi Dantzaria

Bilboko Arriaga Antzokian ‘Pipi Dantzaria” izeneko obra antzeztu zeneko bideoa. Emanaldi horretan Igor Yebrak eta Oxana Kucheruk-ek hartu zuten parte, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerrean jarduten zuten beste 40 dantzarirekin batera, Georgy Kovtun-ek sortu zuen koreografiarekin.

Koreografia: Georgy Kovtun.
Antzezleak: Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerra.
Musika: Gaetano Donizetti, Aram Khachaturian, Jules Massenet.
Lekua: Arriaga Antzokia, Bilbao.
Data: 2014.

Intxaur-Hauskailua

Bilboko Arriaga Antzokian ‘Intxaur-hauskailua’ izeneko obra antzeztu zeneko bideoa. Dantza klasikoaren lanik handienetakoa den konposizio hau Txaikovskik sortu zuen Marius Petipa koreografo frantsesarentzat. Emanaldi horretan Igor Yebrak eta Oxana Kucheruk-ek hartu zuten parte, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerrean jarduten zuten beste 70 dantzarirekin batera.

Koreografia: Ángela Santos eta Igor Yebra, Marius Petipa eta Lev Ivanov-en jaorrizkoan oinarrituta.
Antzezleak: Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerra.
Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.
Lekua: Arriaga Antzokia, Bilbao.
Data: 2011.

Ivan Izugarria

Emanaldi honetan, Igor Yebra bere karrerako une gogoangarrienetako baten protagonista izan zen, 2004. urtean 6.000 ikuslerentzako edukiera duen Kremlingo Estatu Jauregian Ivan Izugarriaren protagonista-rolarekin dantzatzen aritu zen lehenengo dantzari ez-errusiarra izan baitzen.

Koreografia: Yuri Grigorovich.
Antzazlea: Igor Yebra.
Musika: Sergei Prokofiev, con arreglos de Mikhail Chulaki.
Lekua: Kremlin-eko Estatuko Jauregia, Mosku.
Data: 2004ko urtarrilak 6.

Chopinen Lehenengoa

Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Bordeleko Antzoki Handian, Chopinen lehenengo zenbakiko obra antzezten. Obra hau Mauricio Wainrot-ek Erromantizismoko mendeko konposatzaile handienetako batentzat koreografiatu zuen omenaldi poetikoa da.

Koreografia: Mauricio Wainrot.
Antzazleak: Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Burdeos-ko Operaren Étoiles del Ballet.
Música: Frédéric Chopin.
Lekua: Burdeos-ko Antzoki Handia.
Data: 2011.