ESKOLAK.

Eskolaren xede nagusia da dantzari profesionalak izan nahi badute edo ariketa fisikoagatik egin nahi badute dantzan, ikasle bakoitzak dena behar bezala ikasi dezala oinarritik, etapa guztiak beteaz eta ahalegin denak eginaz.

Dantzariak trebatu nahi ditu, baina artea maite duen jendea ere bai, ikusten ari direna ulertu eta gozatu dezaten bere osotasunean.

Dantzak eskatzen duen diziplina eta ahalegina etorkizunean baliagarriak izan daitezela bizitzan aurre egin beharreko guztirako eta arteez gozatzen hasteko sarbidea izan dadila dantza, denak FAMILIA berekoak baitira.

Hauek guztiak hitz politak besterik ez dira, eta denborak eta lanak erakutsiko digute honen guztiaren irismena.

Artea maitatzeko beharrezkoa da sakon ezagutzea eta bere iraganaren, orainaren eta etorkizunaren berri izatea. Badakigu ikasle baten prestakuntzan balletaren alderdi enpirikoa baino gehiago dagoela, multzo osoaren ikuspegi globala eman behar zaio balleteko arteari buruz. Horrela sortu dira dantzaren eta balletaren Historiari buruzko saio teoriko hauek.

Eskolak ikasleen esku jartzen ditu dantzan espezializatutako liburutegia eta bideoteka; material guztia Igor Yebrak berak jaso eta hautatua da nazioarteko dantzari gisa duen ibilbide luzean.

Eskolak ate irekien jardunaldi bat antolatzen du gurasoek beren seme-alaben eboluzioaz goza dezaten. Saio irekietan eskolako eguneroko lana ikusi ahal izango dute eta esperientzia amaitzeko, ikasleek koreografia txiki bat eskainiko diete gurasoei.