Bideoak.
Eskolan
Igor Yebraren Dantza eta Koreografiaren Eskolaren 2017/2018ko ikasturtearen hasierako bideoak. Bilbao, 2017
Pipi Dantzaria
Bilboko Arriaga Antzokian ‘Pipi Dantzaria” izeneko obra antzeztu zeneko bideoa. Emanaldi horretan Igor Yebrak eta Oxana Kucheruk-ek hartu zuten parte, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerrean jarduten zuten beste 40 dantzarirekin batera, Georgy Kovtun-ek sortu zuen koreografiarekin.
Koreografia: Georgy Kovtun.
Antzezleak: Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerra.
Musika: Gaetano Donizetti, Aram Khachaturian, Jules Massenet.
Lekua: Arriaga Antzokia, Bilbao.
Data: 2014.
Intxaur-Hauskailua
Bilboko Arriaga Antzokian ‘Intxaur-hauskailua’ izeneko obra antzeztu zeneko bideoa. Dantza klasikoaren lanik handienetakoa den konposizio hau Txaikovskik sortu zuen Marius Petipa koreografo frantsesarentzat. Emanaldi horretan Igor Yebrak eta Oxana Kucheruk-ek hartu zuten parte, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerrean jarduten zuten beste 70 dantzarirekin batera.
Koreografia: Ángela Santos eta Igor Yebra, Marius Petipa eta Lev Ivanov-en jaorrizkoan oinarrituta.
Antzezleak: Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolaren Koreografia Tailerra.
Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.
Lekua: Arriaga Antzokia, Bilbao.
Data: 2011.
Ivan Izugarria
Emanaldi honetan, Igor Yebra bere karrerako une gogoangarrienetako baten protagonista izan zen, 2004. urtean 6.000 ikuslerentzako edukiera duen Kremlingo Estatu Jauregian Ivan Izugarriaren protagonista-rolarekin dantzatzen aritu zen lehenengo dantzari ez-errusiarra izan baitzen.
Koreografia: Yuri Grigorovich.
Antzazlea: Igor Yebra.
Musika: Sergei Prokofiev, con arreglos de Mikhail Chulaki.
Lekua: Kremlin-eko Estatuko Jauregia, Mosku.
Data: 2004ko urtarrilak 6.
Chopinen Lehenengoa
Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Bordeleko Antzoki Handian, Chopinen lehenengo zenbakiko obra antzezten. Obra hau Mauricio Wainrot-ek Erromantizismoko mendeko konposatzaile handienetako batentzat koreografiatu zuen omenaldi poetikoa da.
Koreografia: Mauricio Wainrot.
Antzazleak: Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Burdeos-ko Operaren Étoiles del Ballet.
Música: Frédéric Chopin.
Lekua: Burdeos-ko Antzoki Handia.
Data: 2011.
Beltxargen aintzira
Marius Petipa eta Lev Ivanovek balletaren obra gorenetako bat, Beltxargen aintzira, sinatzen dute. Erromako Operako Balletaren dantzari gonbidatu bezala, Igor Yebra 2009an – Galina Samsovaren bertsioan-, ballet hilezkor honen protagonista izan zen Svetlana Zakharovaren alboan (bere garaiko dantzari onenetariko bat).
Koreografia: Galina Samsova, Marius Petipa eta Lev Ivanoven jatorrizko obran oinarrituta.
Antzezleak: Igor Yebra eta Svetlana Zakharova.
Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.
Leku: Erromako Opera Teatroa
Data: 2009.