Igor Yebra.
DEBUT GOIZTIARRA. Bilbon jaio zen eta Víctor Ullateren Madrilgo eskolan prestatu zen Karemia Morenorekin; ondoren Ángela Santos eta Pino Alosarekin aritu zen prestatzen, besteak beste.
Víctor Ullateren Balletarekin debutatu zuen maila profesionalean (1988-1996) eta 1988ko apirilaren 28an Arriaga Antzokian konpainiak egindako estreinaldiko dantzari guztietatik gaur egun aktiboan dagoen bakarra da. Bakarkako ibilbidea hasi zuenean, Australian Balleten sartu zen (1997-1999) eta hori izan zen bost kontinenteetako ibilbidean nazioarteko lehenengo konpainia.
FRANTZIA, ITALIA ETA ERRUSIA, BERE ARDATZAK. Interprete freelance gisa egin duen nazioarteko ibilbidean hiru iturri nagusi izan ditu: frantziar eskolarekin izan duen harremana Charles Juderen bidez eta Bordeleko Operako Balletarekin duen lankidetza luzea (2000-2016), hamarkada batez ‘étoile’ ere izan zelarik; italiar eskolarekin izan duen harremana Carla Fracciren bidez eta Erromako Operako Balletarekin lehenengo dantzari gonbidatu gisa izandako lankidetza (2002-2012) eta errusiar eskolari dion miresmena eta Yuri Grigorovichekin izandako gertuko tratua. Horri esker, bere ibilbideko une garrantzitsuenetako bat izan zuen, izan ere, 2004an Kremlineko Jauregi Estatalean (6.000 lagunentzako tokia du) Ivan Beldurgarriarena egin zuen lehenengo dantzari ez errusiarra izan zen.