18:00 – 19:00 ( B taldea)
19:00 – 20:00 (A taldea)
Karakterezko dantzaren oinarrian dantza tradizionalak eta dantza herrikoiak daude, eta pertsona mota batzuen edo lanbideren baten ohiko mugimenduak imitatzen dira. Herrialde bakoitzeko folklorea eta herri-ohiturak hartzen dituzte, besoen, oinen eta eskuen kokapenak eta gorputzaren mugimendua, baita osagarriak ere, hala nola, kriskitinak, abanikoak, panderetak, eta abar.
Dantza espainiarrak, errusiarrak, hungariarrak, poloniarrak, italiarrak eta Ekialdekoak nabarmentzen dira; denak ere estilizatu egin dira izenburu klasikorik ospetsuenetan erabiltzeko, hala nola, Intxaur-kraskagailuan edo Zisneen aintziran, besteak beste.
Dantza hauek ez dira herrialde bateko folklorearen adierazpenak, baizik eta dantza horien balleterako estilizazioa herrialde bateko dantzen ohiko elementuekin.