11:00 – 12:30
DANTZA GARAIKIDEA.
Dantza modernoa edo ‘modern dance’ Estatu Batuetan sortu zuten XX. mendearen hasieran ezarritako canon eta moduak apurtzeko beharra zuten artista garaikideek.
Isadora Duncan eta Ruth St. Denis hartzen dira dantza libreak deitutakoaren aitzindaritzat.
Antzerki-dantza honen urratsak, keinuak eta posturak ballet klasikoaren printzipio zurrunen mende daude oraindik. Dantza modernoak eboluzionatu egin zuen eta koreografo handien belaunaldia etorri zen, Martha Graham ospetsua dugu horietako bat, dantza modernoaren ama eta bere izena daraman teknikaren sortzailea.
Ballet klasikoaren zurruntasunarekin apurtzeko beharrak sortu zuen dantza garaikidea, bere adierazteko mugak gainditu beharrak; askatasun, aniztasun eta dibertsitate handiagoa nahi zen. Baina askatasun bila ibiltzeak ez du esan nahi oinarririk edo teknikarik ez duenik. Are gehiago, dantza garaikidean hainbat teknika daude, esaterako, Martha Grahamen teknika, José Limónen teknika eta Merce Cunninghamen teknika Estatu Batuetan edo Suedian Mats Ekek sortutako lengoaia koreografiko pertsonala, Herbehereetan Jiří Kyliánek sortua eta Alemanian William Forsythek sortua; denak ere dagoeneko klasikoak dantza garaikidean. Geroago Ohad Naharin israeldarraren Gaga teknika nabarmendu zen, baita Steven Paxtonek sortutako ‘contact improvisation’ edo inprobisazio harreman teknikaren luzapena ere, Pina Bauschek dantza-antzerkiaren arloan garatutako lan-ildo zabalaz ahaztu gabe, besteak beste.