18:30 – 19:30
INTERPRETAZIO-ESKOLAK.
Obra bat dantzatzea ez da bakarrik pausuak jakitea eta teknika aplikatzeko abilezia izatea, rol eszeniko bat ere sortu behar baita. Pausuak zehaztasunez gauzatzeaz haratago, agertokian dagoen pertsonaiak sinesgarritasuna transmititu behar dio ikusleari.
Ikasleei prestakuntza integrala emateko helburuarekin, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskolak interpretazio-eskolak eskaintzen ditu balio anitzeko dantzariak hezten laguntzeko.
Eskolaren ikuspuntua artearen adar ezberdinak elkarrekin lotuta daudela da, eta interpretazioari eta dantzari dagokionez, lotura hori naturala da, ezin baita rol bat sortu interpretazioari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk izan gabe.