• IGOR YEBRA.

    DANTZA ETA KOREOGRAFIA ESKOLA

    Igor Yebra Escuela Ballet Bilbao
  • GRINA,

    iraunkortasuna eta lana.

    Ballet Clásico Igor Yebra Escuela Ballet Bilbao
  • "BALDIN NIRE BIHOTZA LOTZEA LORTZEN BADUZU

    nik neure gorputzak ez dantzatzea eragingo dut

    Igor Yebra en Iván El Terrible
  • DANTZA GURE

    kulturaren sustraian dago.

SAIO PRIBATUAK.

Aurrez hitzordua eskatu eta interesa duen ikasleak saio pribatuak eskatu ditzake.

IGOR YEBRA.

DANTZA ETA KOREOGRAFIA ESKOLA

Dantzan hasi nintzen une berean hasi nintzen eskola amesten. Argi nuen egunen batean Bilbora itzuliko nintzela, nire etxera, eta nire hondar aletxoa jarriko nuela etorkizuneko dantzari belaunaldiek beren ametsa egia bihurtzeko lehenengo aukera izan zezaten: dantzari bihurtu beren familietatik eta sustraietatik ahalik eta gertuen.

2006ko irailean hasi zen nire ametsa gauzatzen, orduan ireki bainuen eskola hau, eta funtsezko balio batzuk ditu: lan zorrotza, diziplina eta iraunkortasuna. Izan ere, ballet klasikoarenak ez ezik gizakiaren zeregin orotako oinarriak ere horiek dira. Hasiera-hasieratik proiektu honetan buru-belarri dabiltzan askoren ahaleginari esker, eskolak lehenengo emaitzak eman ditu eta seguru gaude amets gehiago beteko ditugula eta helburu garrantzitsuagoak eta urrunagokoak lortuko ditugula.

Eskolaren xede nagusia da ikasle bakoitzak oinarritik ondo ikastea balletaren funtsak, beharrezko etapa guztiak osatzea eta trebakuntza egokirako behar den ahalegina egitea, dela balleteko profesionalak izan nahi dela ariketa fisikoa egiteko edo zaletasun hori dutelako etorri.

Nire nahia da balleteko etorkizuneko belaunaldiak trebatzea eta balleta, artea eta kultura maite duen jendea trebatzea; ikusle trebatuak, kultuak eta kritikoak izan daitezen, balleta hazteko, eboluzionatzeko eta berrindartzeko ezinbestekoak baitira.

Balletak ikaslearen izaera lantzen du diziplina eta ahalegina bezalako balioekin; balio horiek oso erabilgarriak izango ditu etorkizunean gizarte honetan nahi duena lortzeko, baina arteen mundu anitzean sartzeko bidea Terpsikoreren artea izatea ere nahi dugu, mundu anitza den arren, elkarri oso lotuta baitaude arte guztiak.

Denborak eta lanak erakutsiko digute hitz hauen eta amets honen egiazko irismena.

Igor Yebra

HARREMANETARAKO.

Jarri gurekin harremanetan eta izan azken albisteen eta akademiako gaurkotasunaren berri.